XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1.- SARRERA

Perspektiba-proiekzioa noiz erabiltzen da?

Piezaren forma orokorra bista bakar baten bidez errepresentatzea interesatzen denean eta horretarako perspektiba-marrazki deituriko errepresentazio-sistemetara jotzen dugu.

Perspektiba zergatik erabiltzen da?

Bista bakar baten bidez pieza baten hiru dimentsioak (luzera, zabalera eta altuera) errepresenta daitezkeelako.

MARRAZKETA TEKNIKOAN gehien erabiltzen diren perspektiba-motak:

PROIEKZIO ZILINDRIKO ZEIHARRAK / 1) CAVAGLIERI PERSPEKTIBA / Pieza sinpletan erabiltzen da / 1.1. irudia

Erredukzio-koefizienteak: a=A x 1 b=B x 0,5 c=C x 1

PROIEKZIO AXONOMETRIKOAK / 2) PERSPEKTIBA ISOMETRIKOA / Normalean erabiltzen da / 1.2. irudia

Erredukzio-koefizienteak: a=A x 0,816 b=B x 0,816 c=C x 0,816

2.- CAVAGLIERI PERSPEKTIBA

Cavaglieri perspektiba, pieza batek plano baten gainean ematen duen zeiharkako proiekzioa da.

Errepresentazio honek irudi-zati deformatu bat ematen du, baina aditua ez den pertsonari proiekzio ortogonalak emango ez lizkiokeen formen berri berehala ematen dio.